Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza sokara batu dira emakumeak

Dokumentuaren akzioak

Dantza sokara batu dira emakumeak

Salontzo eguna ari dira ospatzen Berastegin, eta ohiturari jarraituz gaurkoan San Joan dantzak eta helduen dantza soka egin dute herriko plazan. Aurten, ordea, beste pauso bat eman eta dantza sokan parte hartu duten lehen aldia izan dute herriko emakumeek.
Egilea
Leyre Carrasco
Komunikabidea
Tolosaldeko Ataria
Tokia
Berastegi
Mota
Albistea
Data
2022/08/10
Lotura
Tolosaldeko Ataria

Gaurkoan Salontzo eguna dute Berastegin, eta giro ederrean ari dira ospatzen jaietako azken eguna. Goiz osoan zehar hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan dute herritarrek, baina arratsaldean ere festak ez du etenik izan. Herriko dantzariak plazara irten dira San Joan dantzak eta helduen dantza soka egitera.

Iaz herriko emakumeek San Joan dantzetan parte hartzen zuten lehen aldia izan zen. Aurten, beste pauso bat eman nahi izan dute Berastegin, eta pauso txiki hura, handi izatea lortu dute berriro ere; izan ere, San Joan dantzetan ez ezik, helduen soka dantzara ere batu dira emakumeak. Euren parte hartzea lehen aldia izan dute gaurkoan, eta berastegiarrek ez dute galdu nahi izan. Plaza beteta giro ederrean aritu dira dantzan.

Gaur gauera arte jarraituko du festak Berastegin. Egitarau osoa hemen ikusgai.

 

 

Dokumentuaren akzioak