Dokumentuaren akzioak
Dantza soka euripean Anoetan
Dantzariak goizean goiz elkartu ziren herriko plazan jarraian baserrietara dantzatzera joateko. Bakoitzean axeri-dantza, arin-arina eta fandangoa dantzatu zuten. Eguerdian plazara itzuli ziren denak batera dantza egiteko. Aurten, goizez eta arratsaldez dantzatu beharrean, ekitaldi bakarra eskaini zuten guztiek batera eguerdian. Momentu hunkigarriena dantzariek ikuslegogo pertsonei dantzatu zieten momentua izan zen. Horien artean, Alazne Ruiz eta Gorka Otxoa-Aizpuruak bere amei eskaini zieten dantza, Maria Jesus Luluaga eta Rosa Agirrezabalagari, hurrenez hurren. Bazkalorduan dantzari guztiak elkarrekin Kuku elkartera joan ziren babarrun jatera. Arratsaldean, kalejira egin zuten trikitiaz lagunduta eta egunari amaiera emateko Itzel taldearekin erromeria izan zen. Orduan, nahi zutenek antolakuntzak eskainitako talo goxoak dastatu zituzten.
Dokumentuaren akzioak