Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza-soka eguna ospatu zen euriari aurre eginez

Dokumentuaren akzioak

Dantza-soka eguna ospatu zen euriari aurre eginez

Eguraldi txarrari aurre eginez Dantza-Soka Eguna ospatu zen Anoetan atzo.
Egilea
Nuñez
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Anoeta
Mota
Albistea
Data
2013/02/03
Lotura
Diario Vasco
Goizean goiz dantzari taldea plazatik irten zen herriko baserrietara bertan dantzatzera. Guztira 50 herritar inguruk, gazte zein heldu, parte hartu zuten dantza-sokan. Baserriz baserri axeri-dantza, arin-arina eta fandangoa eskaini ondoren eguerdian plazara itzuli ziren denak batera dantza-soka eskaintzeko. Aurten, duela urte batzuk hasitako txandaketa sistema jarraituz, neskak izan ziren dantzatzeko eta gizonezkoak plazara ateratzeko arduradunak. Jende ugari elkartu zen plazako arkupeetan emanaldia ikustera eta dantzariei txalo zaparrada eskaini zieten. Goiz guztian euria eta haizea nagusi izan baziren ere, plazan egin zen ekitaldirako eguzkia atera zen Anoetan. Aurten bi pertsona izan ziren omenduak. Jesus Mari Irazustari bere alaba Anek eskaini zion dantza eta Jon Urbietari Olatzek. Ondoren, guztiak Kuku elkartean babarrun-jatea izan zuten. Arratsaldean, kalejira egin zuten trikitilariez lagunduta eta jarraian Gugaz taldearekin erromeria izan zen plazan.
Odol-ematea
Anoetako Odol emaileek elkarteak jakinarazten du bihar astelehenean, otsailaren 4an, odol-emateak izango direla. Odol emateak arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira parrokiaren areto berrian, Herriko plaza 3 atzealdean.
Santa Ageda bezpera
Herritar talde bat bihar astelehenean, Santa Ageda bezperan, kantari aterako da. Arratsaldeko 15:30etan aterako dira plazatik eta lehenengo baserrietara joango dira Santa Ageda koplak kantatzera. Ondoren, 18:00etan plazara itzuliko dira eta herriko kaleetan zehar abestuko dute.
Dantza-soka eguna ospatu zen euriari aurre eginez

Anoetako 50 gazte eta helduk parte hartu zuten dantza-sokan.

Dantza-soka eguna ospatu zen euriari aurre eginez

Ane Irazustak bere aitari dantzatu zion. :: ARGAZKIAK NÚÑEZ

Dokumentuaren akzioak