Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza-Soka eguna ospatuko dute bihar egun osoan zehar Anoetan

Dokumentuaren akzioak

Dantza-Soka eguna ospatuko dute bihar egun osoan zehar Anoetan

Gaur dantzariek azken entsegua egingo dute, 19.00etatik aurrera, Edurka pabiloian

Egilea
M.S.S.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Anoeta
Mota
Albistea
Data
2008/01/25

Parte-hartzaileak 8.45ean elkartuko dira plazan eta 9.00ak aldera abiatuko dira denak baserrietara, jai giroan eta dantza eginez. Horren ostean, 12.30ean, usadioak dioen bezala neskek dantza ikuskizuna eskainiko dute plazan. 14.00etan bazkarirako elkartuko dira denak berriz ere Kuku elkartean. Ondoren, 17.00etan, mutilen dantza emanaldia izango da plazan. Azkenik, erromeria iragarri dute frontoian trikitilari eta talogileekin.

Dantza-Soka Euskal Herriko herri gehienetan burutzen zen dantza multzoa da. Anoetan 30 urte baino gehiagotan galduta egon ondoren, berreskuratu egin zuten herriko koadrilek 2003an; geroztik, urtero egiten da, Inauterien aurreko larunbatean.

Dokumentuaren akzioak