Dokumentuaren akzioak
Dantza-Soka berreskuratu nahi dute Urnietan
Egape Dantza Taldeak sei entsegu programatu ditu datozen egunetarako
Azken hamarkadetan herriko jaien egitarauan agertu ez den arren, dantza-sokak garrantzi handia izan zuen Urnietan, XX. mendearen lehen erdian behintzat. Dantza-soka zenbait dantzen uztar-tzea da eta Erdi Aroan du jatorria, aginte eta genero harremanak azpimarratzen dituelarik. Gerra garaian ez zen galdu eta 50. hamarkadara arte iraun zuen.
Bistan da dantza-soka gertakari oso garrantzitsua izan zela Urnietan eta Egape Dantza Taldeko kideek berreskuratzeko ahalegina egin nahi dute.Dokumentuaren akzioak