Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza saio jendetsua Musika Plazan

Dokumentuaren akzioak

Dantza saio jendetsua Musika Plazan

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2010/04/13
Dantza saio animatua igande eguerdian Musika Plazan udaleko kultura sailak antolatuta. 12:00tan hasita, ordu eta erdian dantza ugari egin zuten bertaratuek.
Kalejirarekin hasi, fandango, arin-arin, mutxikoak, baltsa, pasodoblea, polka eta larraindantzarekin bukatu zelarik saioa. Jendearen harrera ona ikusita kultura sailaren asmoa dantza saio honi jarraipena ematea da, seguraski hilero.
Erromeria Iñurritzan
Bestalde, dantza kontuekin jarraituz, aurten ere San Pelaio egunean, Aiko taldearekin erromeria egingo da Iñurritzan. Bertan dantzatuko diren dantzak prestatzeko ikastaro txiki bat antolatuko da ekaineko hiru larunbat goizetarako.
Dantza saio jendetsua Musika Plazan

Jende ugari dantzan igande eguerdian Musika Plazan.

Dokumentuaren akzioak