Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza saio ikusgarria egin dute Beasaingo dantzariek Igartzan, erraldoiek lagunduta

Dokumentuaren akzioak

Dantza saio ikusgarria egin dute Beasaingo dantzariek Igartzan, erraldoiek lagunduta

Erraldoiak izan dituzte gaur eguerdian Beasaingo dantzariek lagun, Igartzan ospatu duten Dantzari Egunean. Ehun-bat dantzari elkartu dira, beasaindarrak gehienak, lehen dantzan ibiliak eta gaur egun dabiltzanak; baita inguruko herrietako taldeetakoak ere. Guztien artean ikuskizun dotorea eskaini dute, Igartza multzoko eraikin arkitektoniko aipagarrienak uztartuz.
Egilea
Aimar Maiz
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/09/13
Lotura
Goierriko Hitza

Lehenbizi, kalejiran iritsi dira plazatik. Txistulariak, soinu-jotzailea eta dultzaineroak izan dituzte musikari. Ondoren, Igartzan, Oria errekaren bi alboetako ohiko aurrez aurrekoa irudikatu dute, ezpatekin. Zubi zaharrean bandera aireratu —ezpaten gainean jaso dute banderaduna—, eta erreka gainean dantzatu dute guztiek.

Aurten erraldoiak izan dira berritasun. Hamar kiliki handik dantza egin dute. Dolarea aurrean aurrena, eta Beasaingo dantzaria irudikatzen duen erraldoian burdinolaren aldean ondoren. 

http://goierri.hitza.info/files/2014/09/pnga_erakutsi-17.gif

Dokumentuaren akzioak