Dantza saio askeak izango dira Agurtzane Altunakin, Ekinen eskutik

Hedabidea
Mondraberri
Lekua
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2023/11/09
Esteka
Mondraberri

Framea: MB mediateka / Beheko testua eta kartela: Ekin Emakumeak

Musikak gidatuta, 5 erritmotan oinarritutako dantza saio aske libreak eskainiko ditugu. Konfiantzazko espazio seguru batean, gorputzaren espresio eta mugimendu libreari lekua emango diogu, erritmo suabeetatik hasita eta poliki-poliki erritmoak indartuz eta areagotuz. Tailer honen azken xedea, norbera bere barruarekin eta bere gorputzarekin konektatzea eta espresatzea da. Beraz, musika eta dantza gustuko badituzu, hau da zure espazioa!

Azaroak 17, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Agurtzane Altuna irakaslearekin, La Merced ikastetxean. Kuota 12 € (10 € bazkideak).

Izen-emateak: Pablo Uranga 4, behea / 943 79 83 70 / 651 70 79 36 / emakumeak@ekinemakumeak.eus