Dokumentuaren akzioak
'Dantza'-ren proiekzioa eta solasaldia, gaur, Itsas Etxean
Dantza pelikula proiektatuko dute gaur, osteguna, Itsas Etxean. 19:00etan hasiko da emanaldia eta, ondoren, Telmo Esnal zuzendariarekin eta Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristarekin solasaldia egingo dute. Sarrerak 4 euroan daude salgai Interneten eta, 17:00etatik aurrera Itsas Etxeko leihatilan erosteko aukera izango da.
Proiekzioa, Kemen Dantza Taldeak antolatu duen XIII, Hondarribia Dantzan-en barruan kokatzen da. Aslehenean hasi ziren jardunaldiak plazako dantzen ikastaroarekin, baina ekitaldi nagusiak asteburuan iritsiko dira.
Dokumentuaren akzioak