Dokumentuaren akzioak
Dantza plazetan programak euskal dantzen lau alarde handi eskainiko ditu uztailean
Ekitaldiak igande honetan eta uztailaren 9, 16 eta 23an izango dira
Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen den arren, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, gure folklorea, bereziki udako hilabeteetan gure hirira bisitan datozen pertsonei hurbiltzeko.
Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz. Uztaileko alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko “Gaztedi dantzari taldeak”, Basurtuko “Beti Jai Alaik”, Goi-alde Dantza Taldea (Erandio), eta Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak.
AGENDA
19:00etan. Arriagako plaza
Uztailak 3 (igandea): Santutxuko “Gaztedi Dantzari Taldea”
Uztailak 9 (larunbata): Basurtuko “Beti Jai Alai”
Uztailak 16 (larunbata): "Goi-alde Dantza Taldea" (Erandio)
Uztailak 23 (larunbata): Castañoseko “Salbatzaile Dantza Taldea”.
Dantza plazetan programak euskal dantzen lau alarde handi eskainiko ditu uztailean
Ekitaldiak igande honetan eta uztailaren 9, 16 eta 23an izango dira
D.D. - 2016(e)ko ekainaren 30a, osteguna - 10:46etan eguneratua
Dantza plazetan programak euskal dantzen lau alarde handi eskainiko ditu uztailean.
Dokumentuaren akzioak