Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Plazetan programak dantza saioak, kalejirak eta erromeriak eramango ditu Bilbora

Dokumentuaren akzioak

Dantza Plazetan programak dantza saioak, kalejirak eta erromeriak eramango ditu Bilbora

51 emanaldi eskainiko ditu Deustu, Begoña, Ibaiondo, Abando eta Basurtu-Zorrotzako barrutietan

Bilboko Udalak Dantza Plazetan programaren hamabosgarren edizioa abiarazi du, euskal folklore herrikoia sustatzeko asmoz, herrietako plazetan egiten ziren erromeriak, dantza saioak eta kalejirak eskainiz. Tradiziozko dantzek zuten parte hartze handia lortu nahi da, eta dantzariek ikusleak gonbidatzen dituzte erromerian parte hartzera.
Egilea
E.P.
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/01/29
Lotura
Deia

Antolakuntzak jakinarazi duenez, Dantza Plazetan egitasmoaren  aurtengo edizioak 51 emanaldi eskainiko ditu urtean zehar, Deustu,  Begoña, Ibaiondo, Abando eta Basurtu-Zorrotzako barrutietan. Bilboko  Udalak hiriko zazpi dantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien  Biltzarraren laguntza du antolakuntzan. Taldeak dira Salbatzaile  Dantza Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea,  Ibai-Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Beti Jai Alai eta Deustuko  Folklore Taldea.

Dantza Plazetan larunbat honetan hasiko da, urtarrilaren 30ean,  hiru emanaldirekin. Eguerdiko 12:00etan, San Felicisimon (Deustu),  Bihotz Alai Folklore Dantza Taldeak antolatuko du urteko lehen  dantza-agerraldia; arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza  Taldearen eskutik, hilero, azken larunbatean Zazpi Kaleetako  Santiagoko plazatxoan izaten den erromeria tradizionala izango da;  eta 20:30ean, Deustuko Folklore Taldeak erromeria antolatuko du  Deustuko Done Petri plazan.

Halaber, igandean, urtarrilaren 31ean, 11:30ean, 2016an bere 20.  urteurrena ospatuko duen Ondalan Erraldoien Konpartsak kalejira  eskainiko du Deustun.

Gainera, Santutxuko Gaztedi Dantzari taldeak 65 urte beteko ditu  eta, besteak beste, kalejira bat eskainiko du Isozaki dorreetatik  Casilda Andrearen parkeko pergolaraino, ekainaren 25ean, 18:00etatik  aurrera. Kalejiran taldetik pasatu diren belaunaldi ezberdinetako  hainbat dantzarik parte hartuko dute.

Bestalde, Larrain Dantza izango da aurten ere Areatzan, ekainaren  11n, eta uztaileko larunbat arratsaldeetan dantza saioak izango dira  Areatzan. Dantza Plazetan programak umeentzat txoko bat ere badu, eta  otsailaren 13an Begoñako Barrutiko zenbait plazatan eta ekainaren  19an Basurtuko Aita Donostia plazan umeen dantza agerraldia izango  da.

Dantza Plazetan

Dantza Plazetan (DEIA)

Dokumentuaren akzioak