Dokumentuaren akzioak
Dantza Plazetan ekimenaren programazio berezia
Programazioak, partaidetzan oinarritutako udal aurrekontuen barruan onetsi ziren herritarren proposamen bati erantzuten dio: bisitatzen gaituztenei eta Guggenheim Museoaren inguruan ibiltzen direnei euskal dantzak hurbiltzea. Horrela, erromeria tradizionaletik, garaikideagoak izan arren sustraiak gure folklorean dituzten beste ikuskizun batzuetara doazen lau jarduera proposatzen dira.
Horrela, egitarau berezia igande honetan irekiko da, Aiko taldeak zuzendutako erromeriarekin. Dantza tradizionala grina osoz bizi duten musika eta dantza profesionalek osatutako taldea da. 10 urte baino gehiago daramatzate dantza zabaltzeko lanean, jarduera ugarien bitartez. Erromeria horrek, euskal dantza ezagunenen lehen pausoak ezagutzeko eta modu aktiboan parte hartzeko aukera eskainiko du.
Hurrengo igandean, irailaren 16an, Haatik Dantza Konpainiaren “Itsas lapurrak” ikuskizuna izango dugu. Euskal herriak beti izan du harreman berezia itsasoarekin, nabigazioan, arrantzan edo piraterian. Haatik dantza konpainiaren helburua garai haietako bizipenak kontatzea da. Konpainiaren helburua gure kostaldeko bizimodua dantzaren bitartez irudikatzea eta kulturen artean itsasontzietan sortzen zen bizikidetza aurkeztea da, itsasoko gizonek eta emakumeek zituzten sinesmenetan sakonduz.
Irailaren 23ko emanaldia Tio Teronen semeak taldearen “Festamentua” proposamenaren eskutik etorriko da. Ikuskizun bitxia, berritzailea, umorez, dantzaz eta erritmo desberdinez betea. Izan ere, adiskide talde bitxi bati, zorigaitzeko egoera batean elkartzea egokitu zaio: hileta batean. Atzera eta aurrera arituko dira, gertatu izandakoa ulertzeko ahaleginean, gertatutakoari buelta emateko itxaropenarekin.
Dantza Plazetan ekimeneko programazio bereziaren itxiera Andoni Aresti Dantza Eskolaren eskutik etorriko da, hilabeteko azken igandean. Proposatzen duen lana, hainbat estilotako zenbait konposizio koreografikotan dago oinarrituta, dantzari profesionalak eta dantzaren edozein diziplinaren aurrean grina duen edozein pertsona prestatzen lan egiten duen eta nazioarteko ibilbideko profesionalek osatuta dagoen diziplina anitzeko eskola gazte horretan sortutakoak.
AGENDA: DANTZA PLAZETAN IGANDEETAN
13:00etan. Ramón Rubialen eskulturaren ondoko zabalgunea (Abandoibarra)
Irailak 9 (igandea) - Erromeria Aiko Taldearekin
Irailak 16 (igandea) - Haatik Dantza Konpainia “Itsas lapurrak”
Irailak 23 (igandea) - Tio Teronen semeak “Festamentua”
Irailak 30 (igandea): Andoni Aresti Dantza Eskola
Dokumentuaren akzioak