Dokumentuaren akzioak
‘Dantza plazetan’ tradizioa berreskuratzeko
Bilboko udalak ekitaldi ugari antolatu ditu erromeriak errekuperatzeko asmoz; lehena larunbatean Santiago Plazan.
‘Dantza Plazetan’ egitarauak 44 emanaldi baino gehiago eskaintzen ditu, urte osoan zehar banaturik eta Deustu, Ibaiondo, Basurtu-Zorrotza, Errekalde eta Santutxuko barrutietako plazetan, hain zuzen. Programaren alderik originalena zera da, alarde klasikoen emanaldia eta partaidetza uneak biltzen dituela, eta hala, dantzariek ikus-entzuleari parte hartze aktiborako gonbidapena egiten diete.‘Dantza Plazetan’egitarauari datorren larunbatean (urtarrilak 31) emango zaio hasiera Santiago Plazan, Zazpikaletan arratsaldeko 20:00etan, -Uriko katedral nagusiaren aurrean-, Salbatzaile Dantza Taldearekin. Salbatzaile Dantza Taldearen emanaldiaz gain, urtean zehar hamar larunbatetan izango dira dantza emanaldiak; ildo horretan, Beti Jai Alai taldeak, lau erromeria eskainiko ditu Basurtuko Aita Donostia Plazan, otsailean, ekainean eta uztailean; urrian, aldiz, Deustuko Folklore Taldeak lau ekitaldi burutuko ditu San Pedro Plazan, otsailean, martxoan, ekainean eta azaroan. Bestalde, Bihotz Alai Taldeak Deustuko beste gune batzutan banatuko ditu bere bost emanaldiak, hala nola, Elorrietan, Arangoitin, Ibarrekolandan edo Deustuko Erriberan.
Dokumentuaren akzioak