Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza plazan parte hartzeko deia egin dute gaur ordizian

Dokumentuaren akzioak

Dantza plazan parte hartzeko deia egin dute gaur ordizian

San Pedro bezperako ospakizunekin bat eginez prestatu dute ekitaldia

Egilea
A. I.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2006/06/28

Antolatzaileek sagardo kupela ezarriko dute, helduei sagardoa doan eskaintzeko. Lazkaoko talogileak ere bertan izango dira jendeak afari-legea egin dezan, sua piztu baino lehen.

Trapagako Erdizka Lauetan musika taldea esperientzia handiko bost partaidek osatuta dago eta, besteak beste, dantza plazak egiten dituzte. Dantza plaza jendearekin dantza-tzeko saioa da, nolabaiteko tailerra, dantzak pausoz pauso irakasten baitituzte, ez dakien jendeak ere gozatu ahal izan dezan.

Dantza plazaren errepertorioan, batez ere, mutxikoak, polkak, jigak, mazurkak, euskal dantza ezagunak, fandangoak, arin-arinak eta bestelakoak lantzen dira. Antolatzaileek esan dutenez, "ohiko erromerietakoa baino aberatsagoa da dantza plaza saioan".

Iazko San Pedro bezperako erromeriaren arrakasta ikusita, Hitzarok eta Udaleko Euskara eta Kultura Sailek herritar guztiak animatu nahi dituzte dantzara.

Dokumentuaren akzioak