Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Plazan, gaurtik aurrera Floridan

Dokumentuaren akzioak

Dantza Plazan, gaurtik aurrera Floridan

Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2021/05/07
Lotura
Alea
Dantza plaza saio bat, Gasteizko Aihotz plazan. / Alea

Florida parkeko kioskoaren inguruan izango dira saioak; ezinbestekoa izango da hitzordua erreserbatzea.

Iazko etenaren ostean, bueltan da Dantza Plazan programa arrakastatsua. Udal Folklore Akademiak programaren beste edizio bat antolatu du gaurtik irailaren 17ra arte. Ekimen horri esker, herritarrek dantzan ikasi eta gozatzeko aukera izango dute.

Osasun krisia dela eta, oraingo honetan ekitaldia Florida parkean izango da, kioskoaren inguruan mugatuko den eremu batean, eta ezinbestekoa izango da gonbidapenak erreserbatzea. Hitzorduak aurretik egongo dira wwww.entradium.com helbidean edo 945-16 16 18 telefonoan. 80 pertsonarentzako lekua egongo da, eta eskatzaile bakoitzak 4 sarrera erreserbatu ahalko ditu gehienez.

Gaur izango da lehendabizikoa, eta maiatzak 14, 21 eta 28, ekainak 4 eta 18, eta irailak 10 eta 17 izango dira hurrengo saioak. Maiatzean eta ekainean arratsaldeko zortzietan hasiko da, eta, irailean, berriz, 19:30ean.

Dokumentuaren akzioak