Dokumentuaren akzioak
Dantza paganoen estreina
Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako 'Besta Berri' ikuskizunak 86 dantzari jarriko ditu oholtzan, Bilbon
Argia bere dantza taldearentzat sortu du Urbeltzek ikuskizuna. Taldeko ohiko dantzariez gain, Duguna, Haritz, Kezka, Maritzuli eta Xinkako elkarteetako kideen laguntza eskatu du. Kristautasunak Besta-Berri edo Corpus Christi derituriko jaien inguruko ikuskizuna da. Urbeltzek azaldu duenez, Eliza katolikoko buru Urbano IV.ak ezarri zituen jaiok, 1264. urtean, ziurrenera, ekainaren 24. eguneko jai paganoak kristau bihurtzen saiatzeko.
Izan ere, jai horietan, Kristoren gorputza, ostian irudikatuta, eguzki garaile gisa ibiltzen zuten kaleetan. Urbeltzen teoriaren arabera, eguzkiak ibai bazterreko eltxo, euli eta ezpata zomorroak hiltzen dituela ospatzen zen. Horregatik mozten zituzten erreketako landareak eta segizioaren aurrean bota.
Urbeltzek berak sortu ditu ikuskizunaren ideia, koreografia eta jantziak.
'BESTA BERRI' DANTZA IKUSKIZUNA
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Arriaga antzokian, Bilbon.
Corpus Christi jaien itxura kristauaren azpian dagoen esanahia azaltzen du Urbeltzek ikuskizunean. / BERRIA
Dokumentuaren akzioak