Dokumentuaren akzioak
Dantza, ondare ez materiala den hori
ruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, ondare ez materialaren inguruko hitzaldia eta 'Atzoko eta gaurko nafar hotsak' konferentzia daude.
Gaur, astelehenarekin, ondare ez materialaren eta tradizioen inguruko zikloa amaituko da. Euskarazko konferentzia batekin Sanduzeilako Civivox aretoan, arratsaldeko zazpietan, ondarea eta dantza ardatz. Eta dantza ondarean sartu zen izenburua du. Euskaraz eskainiko du NUPeko irakasle eta Ortzadarreko kide Karlos Irujok.
Kondestable aretoa musikaren oholtza izanen da aste honetan. Azken hiru mendeetako izen handien obrak landuko dituzte. Gaur, astelehenarekin, Xabier Armendariz kritikariak konferentzia eskainiko du, zazpi eta erdietan: Atzoko eta gaurko nafar ahotsak.
Larunbatean, gidatutako ibilaldia, Mendillorriko lakutik abiatuta, Uraren Etxeraino. Hamarretatik ordu bat eta erdiak arte iraunen du. Bederatzi urtetik gorako haurrak dauzkaten familiei zuzenduta. Izen ematea edozein civivox aretoan egin daiteke, bi euroan.
Guraso eskolan, emozioen inguruko konferentzia, Miren Jasone Etxeberria orientatzaile eta pedagogoaren eskutik, euskaraz. Arratsaldeko seietan izanen da, bihar, asteartearekin.
Eta bihar ere, Txalaroa 2016 txalaparta jaialdiak aurrera segituko du, Sergio Lamuedra Zuarteaneko txalapartariak eskainia. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Kondestable aretoa musikaren oholtza izanen da aste honetan. Azken hiru mendeetako izen handien obrak landuko dituzte. Bihar, konferentzia eskainiko du Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurrak, konposizioa hizpide.
Dokumentuaren akzioak