Dokumentuaren akzioak
Dantza omentzeko hilabetea antolatu dute
1996tik hasita, Gipuzkoako Dantzaren Profesionalen Elkarteak (APDG), Donostia Kulturarekin lankidetzan, zenbait jarduera antolatu izan ditu jai hori ospatzeko. Horrela, aurten hogeita laugarren aldiz antolatu dute Dantzaren Hilabetea, disziplina hau omentzeko.
Hurrengo jarduera aipagarrienak ondorengoak dira:
- Apirilak 13, larunbata (18:30). XXIII. Dantza Kalean Alderdi Ederren.
- Apirilak 14, igandea (12:00). XXIII. Barra Klasikoko Erakustaldia Kontxako Barandan.
- Apirilak 27, larunbata (18:00). XVII. Dantza Sariak, Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
- Apirilak 28, igandea (19:30). XXIII. Dantzaren Nazioarteko Eguneko gala, Viktoria Eugenia Antzokian.
Dokumentuaren akzioak