Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, narrazioa eta musika “Harria” ikuskizunean

Dokumentuaren akzioak

Dantza, narrazioa eta musika “Harria” ikuskizunean

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2021/09/24
Lotura
Nontzeberri

Gaur berton, hilak 24, Olarizuko Antzoki Berdean, Mulixka Dantza Taldearen koreografiak, Iñaki Perurenaren poemak eta Iñaki Palacios txistulariaren musika uztartuko dira Harria ikuskizunaren barruan.

Iñaki Perurena, aktore eta harri-jasotzaileak harriaren mundura eramango ditu ikusleak, eta bere alde sakonena ezagutzera emango du. Harriari buruz inor ez bezala hitz egingo du, eta bere bertsoak ere botako ditu.

Josu Sanchez dantzariaren zuzendaritzapean, Mulixka Dantza taldeak espreski egindako koreografiak oholtzaratuko ditu. Dantza horietan, harriarekin lotuta dauden Herri Kirolen zertzeladak ikusi ahal izango dira.

Zuzeneko musika ere izango da, Iñaki Palacios txistulariaren eskutik. Berak Harria izeneko diskoaren soinuak ekarriko ditu. Kanta guztiak harrizko txalapartaren inguruan eginak izan dira. Txistuaren gainean eraiki dira diskoan jasotzen diren 10 melodiak eta kantuen garapenak, baina Harria diskoak baditu beste bi osagai garrantzitsu: harrizko txalaparta eta trikitia. Hala, dantza, poesia eta folk musikaren elementu nagusi eta bateratzailea bilakatzen da txistua Harria ikuskizunean. Hartara, lan honen kontzeptuaren funtsa eta soinua harrizko txalapartaren eskutik etorri da.
Harria diskoa gehiago ezagutzeko, Baga Biga musika ekoizpen etxeak duen web atarira jo dezakezue.

Dokumentuaren akzioak