Dokumentuaren akzioak
Dantza nagusi bihartik aurrera Errenterian
Maiatzaren 1etik 6ra, Errenteria Dantzan.
gitaraua zabaltzeko, bihar, Dantzari Txiki Egunarekin hasiko dira. Guztira, 600 haur baino gehiagok parte hartuko dute, Euskal Herri osokoek. Txikienek ere, beren trebetasuna erakutsi nahiko dute jendaurrean. Hala, 11:30ean, kalejira egingo dute herriko auzoetan.Kaleetan gora eta behera ibili ostean, 12:30ean, dantza ikuskizuna eskainiko dute Zumardian. Ondoren, bazkariaren ordua izango da. Arratsaldean, berriz, 17:00etan, dantzaldia egongo da Modesto musikariarekin.Hurrengo ekitaldiak maiatzaren 6an eta 7an izango dira. Larunbatean, etxekoen ikuskizuna izango da nagusi. Ereintza dantza taldearen saioa 20:30ean hasiko da, Galtzarabordako Udal Kiroldegian. 50 musikarik eta dantzarik ordubeteko emanaldia eskainiko dute. Gainera, aurten ekitaldia berezia izango da Ereintza dantza taldeko kideentzat. Jon Maia taldeko dantzariaren arabera, zazpi urtean Ereintzak ez du ikuskizun handirik prestatu, frontoi zaharrean egin baitzuten azkena. Taula gainean, hainbat dantza erakutsiko dituzte, XVIII. mendekoak, besteak beste.
Bilboko Gaztedi dantza taldearen eta Biarritz Baletaren emanaldia
Errenteria Dantzan astearen azken txanpan, bi ikuskizun handi izango dira igandean. Batetik, Kabalkada egongo da eguerdiko 12:00etan, Zumardian. Bertan, Bilboko Gaztedi dantza taldearen kalejirarekin herriko kaleak girotuko dituzte. Iluntzeko 20:00etan, berriz, Biarritz Baleteko dantzariak ikusteko aukera izango da Errenteria Hiria kulturgunean. Mozart Ballets obra eskainiko dute, beren azken lana. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, pozgarria da Biarritz Baleta Errenteria Dantzan egitasmoan izatea. Gainera, Errenteria Hiria kulturguneak 300 pertsonarentzako tokia du, beraz, sarrerak lehenbailehen eskuratzea komeni da. Dantza behintzat ez da faltako Errenteriako kaleetan, ezta giro aparta ere.Dokumentuaren akzioak