Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, musika eta omenaldiak

Dokumentuaren akzioak

Dantza, musika eta omenaldiak

Xabier Artolak eta Idoia Besadak irabazi zuten dantza solteko 40. ekitaldia

Euskal Herriko Dantza Solteko 40. Txapelketak dantzariak protagonista bilakatu zituen larunbatean Baratze pilotalekuan. Dan-tzaren eguna ere izan zen zapatukoa eta, beste ekitaldi batzuen artean, polka erraldoia egin zuten hainbat herritarrek plazan. Dantza soltean, Xabier Artola eta Idoia Besadak Irurara eraman zuten Nestor Basterretxearen eskultura. Bigarren sailkatu ziren Iker Sanz eta Ane Urrozola eta hirugarren Amets Amubieta eta Larraitz Larañaga. Dantza jantzien saria Artola eta Besadak irabazi zuten eta Gillermo Areizaga saria Sanz eta Urrozolarentzat joan zen. Lehiaketan 10 bikotek parte hartuko zuten, horietatik 8 gipuzkoarrak izan zirelarik, bikote bat Arabakoa eta beste bat Lapurdikoa. Aspaldiko partez, ez zen Bizkaiko dantzaririk izan txapelketan.
Egilea
A. Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2016/10/18
Lotura
Diario Vasco

Dantzari guztiek fandangoa eta arin-arina dantzatu ondoren, Xabier Artola iruratarrak eta Idoia Besada pasaiatarrak eskuratu zuten garaipena. Elkarrekin dantzatzen duten bigarren urtean irten dira irabazle. Iaz bigarren postua lortu zuten. Idoia Besadak Seguran irabaztea zer zen bazekien aurretik, 2012an lepokoa jantzi baitzuen Jon Ibarguren azpeitiarrarekin. Oholtza gainean bikote irabazlea bezala, harmailetan beraien jarraitzaileak izan ziren onenak, jarri zuten giroarekin. 'Xabi eta Idoia jo zazue goia' pankarta eskegi zuten frontoian eta dantzariek txapela eta lepokoa eskainiz erantzun zieten.

Omenaldiak

Omenaldiak ere izan ziren larunbatean eta bereziki aipagarria txapelketaren 40 urte hauetan dantzariei musika jarri dieten Joxe Mari Telleria herritarra eta Naxario Telleria idiazabaldar txistulariei eskainia. Udaletxeko idazkaria den Mari Karmen Izetak ere bere omenaldia jaso zuen urte guzti hauetan txapelketaren harira egin duen lan bikainagatik.

Edu Muruamendiarazek zuzentzen duen Aukeran dantza konpainiak ere eskaini zuen ikuskizuna, 'Geltokia Suit' deiturikoa.

Joxe Mari Telleria, Mari Karmen Izeta eta Naxario Telleria eta Aukerako dantzariak.

Joxe Mari Telleria, Mari Karmen Izeta eta Naxario Telleria eta Aukerako dantzariak.

Dokumentuaren akzioak