Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, musika eta jantzi koktel freskagarria eskaini du Aiara Dantza Taldeak, bigarren urtez jarraian

Dokumentuaren akzioak

Dantza, musika eta jantzi koktel freskagarria eskaini du Aiara Dantza Taldeak, bigarren urtez jarraian

Nahas Jolas 2 ikuskizuna taularatu zuten Aiara Dantza Taldeko kideek atzo arratsaldean Amurrio Antzokian. Bi emanaldi eskaini zituzten, bata bestearen jarraian, eta bietarako sarrerak agortu ziren. Ikusmira handia sortu zuen ikuskizunak, eta ez zen gutxiagorako: 150 dantzari baino gehiago aritu ziren oholtzan ordu eta laurden inguruko jantzi, dantza eta musika koktel freskagarria eskaintzen.
Egilea
Txabi Alvarado
Komunikabidea
Aiaraldea Gaur
Tokia
Amurrio
Mota
Erreportajea
Data
2020/02/05
Lotura
Aiaraldea Gaur

Oso emanaldi dinamikoa izan zen. Abesti eta dantzari guztiak jarraian entzun eta ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek, etenik gabe apenas. Izenburuak iradokitzen duen moduan, nahasketa izan zen dantza guztiak lotu zituen haria. Zentzu horretan, nahiko ausart jokatu zuten Aiara Dantza Taldeko kideek, euskal dantzen ohiko pausoak ezohiko pop eta elektronika doinuekin nahastu baitzituzten, besteak beste. Janzkera apurtzaileak ere taularatu zituzten, euskal jantzietako gonak jaka beltzekin konbinatuta, adibidez.

Dantza, musika eta jantzi koktel freskagarria eskaini du Aiara Dantza Taldeak, bigarren urtez jarraian - 1

Dokumentuaren akzioak