Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, musika eta hondarra, Ama Birjina eguna hasteko

Dokumentuaren akzioak

Dantza, musika eta hondarra, Ama Birjina eguna hasteko

Egilea
Mailo Oiarzabal
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Tokia
Zestoa
Mota
Albistea
Data
2023/09/08
Lotura
Urola Kostako Hitza

Alkateak eta zinegotziek dantza soka egin dute bigarren urtez jarraian, Itxaropena dantza taldekoekin batera; gaurkoan, gainera, aurreskua dantzatu dio Mikel Arregi alkateak atzo txupinazoa bota zuen Naroa Agirreri. Gurea Kultura ekimeneko kontzertuak, lehen zekorketa, umeentzako zirku ikuskizuna eta pilota izango dira arratsaldean, eta musika gehiago gauerako.

Ama Birjina eguna ospatzen ari dira gaur Zestoan, atzo arratsaldean hasi ziren herriko jaien bigarren jardunaldia eta jaieguna. Dultzaineroak, Idiakaitz taldeko txistulariak eta Zestoako Musika Banda kalez kale ibili dira goizetik, diana joz eta kalejiran, eguna eta bezperako festaz gozatu zutenak musika doinu ezagunekin eskatuz. 11:00etatik aurrera, frontoi zaharrean elkartu dira hainbat ume eta guraso, Andoni Bastarrika azpeitiarrak eskaini duen hondarrezko eskulturen tailerrean parte hartzeko.

Bero handia egin du, itzal bila ibili dira hondarrezko eskulturen tailerrekoak, eta eguerdian plazan elkartu direnak ere bai. Han, 12:30eko meza bukatu bezain pronto, alkateak eta zinegotziek dantza soka egin dute bigarren urtez jarraian, Itxaropena dantza taldekoekin batera; gaurkoan, gainera, aurreskua dantzatu dio Mikel Arregi alkateak atzo txupinazoa bota zuen Naroa Agirreri.

Zezen plaza bihurtutako herriko plazaren hondar gainetik ondoko udaletxe azpira mugitu dira jarraian herritar asko. Han, eguzkitik salbu, amabirjinetako urteroko kontzertua eskaini du bandak.

Datozenak

Arratsaldean ere izango dute lana musika bandako kideek, zekorketaren aurreko kalejirarekin berrekingo baitiote jai egitarauari. Gurea Kultura ekimeneko kontzertuak, lehen zekorketa, umeentzako zirku ikuskizuna eta pilota partidak izango dituzte, hain zuzen ere, arratsaldean Zestoan, eta musika gehiago gauerako. Hau da Ama Birjina eguna osatzeko eta astebururako jai egitaraua:

  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
  • 18.00. Zirkokoloretsu ikuskizuna umeentzat, kultur etxe atarian.
  • 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Inoiz Ez, Rodeo, Ezpalak.
  • 18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Pedro Luis. Ordezkoa: Sergio García. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
  • 19:30. Pilota partidak frontoi zaharrean: Goiuri Zabaleta-Naroa Agirre vs Iera Iturriaga-Maite Mujika, Sasiai-Olaiz vs Odriozola-Alonso.
  • 22:00. Willis Drumond, Mice eta Olber DJa, Laranjadin.

Bihar, larunbata

  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 12:00. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:00ak arte.
  • 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga egunean zehar.
  • 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da.
  • Ondoren, herri bazkaria plazan.
  • 16:30. Jolas parkea umeentzat, 19:30ak arte.
  • 17:00. Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.
  • 19:00. Ustekabe txartanga.
  • 23:00. DJ Festa: Oliba & Antxoa, Albabarruna eta HGS.

Etzi, igandea. Umeen Eguna

  • 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak ekarri dezala zarata ateratzeko zerbait: kazuela, danbor, turuta, txistu...).
  • 12.00. Umeen txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea, zahagi-dantza eta buruhandiak, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Ustekabe txaranga goizean zehar.
  • 12:45. Zezen bolaztatuak 16 urtetik gorakoentzat. Poniak umeentzat.
  • 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
  • 16:00. Haurrentzat tailerrak.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
  • 17:30. XXIV. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa, Zubiaurreko zelaian. Antolatzailea: Artxate elkartea.
  • 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Arima, Sofa, Lukiek.
  • 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Ruiz de Velasco. Ordezkoa: Guillermo Alonso. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
  • 19:00. Apar-festa, frontoi zaharrean.
  • Ondoren, eta festei amaiera emateko, zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.

Dokumentuaren akzioak