Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, musika eta eszena Erriberrin, Lizarran eta Altsasun

Dokumentuaren akzioak

Dantza, musika eta eszena Erriberrin, Lizarran eta Altsasun

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/07/14
Lotura
Nontzeberri

Nafarroako hainbat herritan, eszena eta dantzarako programazio erakargarria ondu dute asteburu honetarako.

Erriberrin, gaur berton, Kukai Dantza taldeak Gelajauziak eskainiko du. Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik sortu zen Gelajauziak. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa. “Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna... egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira”.  Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Urko Mitxelena eta Nerea Vesga dira interpreteak, eta Xabier Erkizia eta Sabin Bikandi musikaz arduratu dira.
Kukai 2001ean hasi zen talde gisan Deiadarra koreografiarekin. Oskara proposamen eszenikoa izan da talde honek egin duen azken sorkuntza.

Bihar, Lizarran izango da hitzordua. Ellas dan la nota izeneko taldeak hainbat musika estilo eta irudi erabilita sorkuntza hunkigarria egin du. Lau emakume eta musika banda bikaina elkartu dira kasu honetan.

Azkenik, larunbatean, Altsasun egongo da zer ikusi. Nora Ezean ikusgarrian musikariak, dantzariak eta aktoreak biltzen dira ikus-entzunezko espektakulu eder bat sortzeko.

Nafarroako Dirección General de Cultura delakoan topa dezakezue informazio gehiago gaztelania perfektuan.

Dantza, musika eta eszena Erriberrin, Lizarran eta Altsasun

Dokumentuaren akzioak