Dokumentuaren akzioak
Dantza, mugak gainditzeko
Mikelazulo Kultur Elkarteak dantza garaikidea, musika eta poesia elkartzen dituen ekitaldiak antolatu ditu datozen egunotako; gaur bertan hasiko dira
Dantza garaikideak munduan izen hobea izan dezan nahi dute elkartekoek. Hori dela eta, Mugainditzen egitasmoa antolatu eta goi mailako dantza garaikidea beste zenbait diziplina artistikorekin uztartzen dute. Gaur, Hasiera eta amaieraren istorioa interpretatuko dute, eta ostiralean ere emanaldi bera eskainiko dute Hondarribiko Marina kalean. Istorioa Marcos komandanteorde zapatistak idatzitako ipuin baten moldaketa da. Parte-hartzaileak hauek izango dira: Patrizia Franco dantzaria, Maike Kruse biolontxelo jotzaile eta dantzaria, Dj+Vj Mau musika eta irudien arduraduna eta Oier Guillan antzezlea.Hurrengo saioa ere Hondarribian izango da, abuztuaren 20an; orduan, ordea, tokia eta emanaldia aldatuko dira: Alde Zaharreko harresien xarma artean, Absenta obra eskainiko dute. Izenburuak iradokitako poesiak eta koreografiak ditu oinarri Absenta-k. Guillan izan ezik, aurreko guztiak izango dira obra horretan, baita Venas eta Charles gitarristak, Maitane dantzaria eta Asier Sarasola idazlea ere.
Dokumentuaren akzioak