Dokumentuaren akzioak
Dantza magiaren landareria
Momix konpainia azken lana taularatzen ari da Bilbon: 'Botanica', naturaren multimedia ikuspegia
Txori kantuekin, Vivaldiren Lau Urtaroak lanarekin eta Peter
Gabrielen musikarekin, naturaren aldaketak erakutsi nahi dituzte.
Jantziak, irudiak, panpinak eta beraientzako eginiko efektu bereziak
erabiltzen dituzte, mundu organikoaren etengabeko mugimendua
irudikatzeko. Izan ere, metamorfosiaren ideian dago oinarrituta
ikuskizuna. Gorputz bat txori, erle edo harri bilakatzen ikusiko dute
antzokira joaten direnek. Umorea ere badu lanak: erleen
sexualitatearekin eta bestelako izakien maite bideekin jolasten dira.
Iaz, konpainiaren Opus Cactus lana ikusi ahal izan genuen Euskal
Herrian. Publizitate munduan lan asko egin du taldeak, besteak beste
iragarkiak, Mercedes eta BMWrentzat. Igandera arte arituko dira Arriaga
antzokian, eta denera, zazpi emanaldi egingo dituzte. Gaur ikuslearen
eguna izendatu dute, eta merkeagoa izango da sarrera, 7,20 eta 29 euro
artean. Bestela, 9,60 eta 38 euro artean.
BOTANICA
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Arriaga antzokian, Bilbo.
Hurrengo emanaldiak. Ostiralean, 20:00etan. Larunbatean, 18:00etan eta 22:00etan, eta igandean, 19:00etan.
Dantza eta efektu bereziak erabiltzen ditu konpainiak. / MAX PUCCIARIELLO
Dokumentuaren akzioak