Ostiraleko pintxo lehiaketara hamar aurkeztu ziren eta Eva Elizalde suertatu zen txapeldun. Ander Mutuberria, Sagrario Etxekolonea eta Maritxu Santxezek osatu zuten epaimahaia. Mus txapelketan, berriz, Francisco eta Jesus suertatu ziren irabazle.
Larunbatean, herriko eskulangileen lanak ikusteko aukera izan zen beste behin. Gazta eta urdaiazpikoaren pisua asmatzeko postua ere jarri zen eta aurtengoan, kalabaza ere izan zuten. Arantxi Diezek eskuratu zuen urdaiazpikoa, Ander Mutuberriak gazta eta Izaskun Santestebanek kalabaza. Goiz partean, Palaxioren erronka eta dantza luzea berreskuratzeaz gain, joaldunek ere egin zituzten beraien harat-honatak. Kantu bazkarian giro bikaina izan zen eta Azpeitiko trikitilariekin 80 lagun elkartu ziren.
Arratsalde eta gau partean ere giro polita izan zen.