Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza lokaleko obrak, martxan

Dokumentuaren akzioak

Dantza lokaleko obrak, martxan

Egilea
Mikel Del Val
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2024/01/25
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Dantza lokaleko obrak, martxan

Bekoerrota kiroldegiaren azpian dagoen guneak ur sarrera handi bat jasan du azken hilabeteetan, eta udalak hura hobetzeko erabakia hartu du. Jarduketek hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusi dute.

Bekoerrota kiroldegi azpian kokatuta dagoen dantza lokalak ur sarrera handi bat jasan du azken hilabeteetan. Gertaera horren ondorioz, hezetasun handia zuen lokal horrek; eta hori dela eta, gune hori hobetzeko erabakia hartu du Lezoko Udalak.

Dantza lokala hobetzeko lanak martxan daude jada. Lokalaren gainean iragazgaiztasun geruza bat jartzen hasi dira, eta kiroldegi atzeko eremu batzuk hesituak egongo dira lanak egiten diren bitartean. Jarduketak aste honetan abiatu dituzte, eta hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusi du udalak.

Udalak adierazi du dantza lokaleko erabiltzaileei informazio zehatza emango diela.

Dokumentuaren akzioak