Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Leitzako kaleetara

Dokumentuaren akzioak

Dantza Leitzako kaleetara

Nafarroako Dantzari Eguna egingo dute gaur Leitzan; arratsaldean dantzariek herria hartuko dute

Egilea
Ekaitz Agirre
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2010/09/11

Egun osoko festa bada ere, arratsalderako prestatu dituzte ekitaldi nagusiak. Hartara, herriko bost auzotan zehar banatuko dira taldeak 17:00etan hasita, eta Amazabal, Patxi Arrazola, Sastimarrea eta Manuel Lasarte auzoetan eta San Jose plazan eskainiko dituzte haien dantzak. Herriko plazan 19:00etan elkartuko dira guztiak ekitaldi nagusirako. Neskek El Ciego dantzatuko dute; mutilek, Cortes; eta guztiek elkarrekin Leitzako Ingurutxoa.

Dantza emanaldiak bukatuta, afariarekin eta erromeriarekin biribilduko dute eguna, 22:00etan hasita. Afarirako menua ondokoa da: entsalada, paella eta tarta izoztua, 19 euroan. Afalostean erromeria izango dute, eta bertan egingo dute dantza nahi duten guztiek.

Dokumentuaren akzioak