Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza lehiaketa jarri du abian EDBk, sorkuntza sustatzeko

Dokumentuaren akzioak

Dantza lehiaketa jarri du abian EDBk, sorkuntza sustatzeko

Geroan Hegoaldera irekiko du

Egilea
Nora Arbelbide
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2002/01/08

«Euskal dantzan berrikuntza gertatzea nahi badugu, sorkuntza koregrafiko mitiko batzuekin lehian ezarri behar gara: Larrain Dantza, Euskaldunak-Sorginak, Godaleta, Aurresku, edo Zortziko. Horiek horrela, erronkarako ordua etorri zaigu: berrikuntzaren erronka euskal dantzaren errepertorioarekin», azaldu zuen Istequek.



Lehiaketan parte hartzeko dantza asmatuek euskal dantzen berezitasunei lotuak izan behar dute. Baina berrikuntzak ekarri beharko ditu. Sorkuntzak beti gogoan ukan behar du dantza horren helburua geroan ere dantzatua izatea dela. Gainera, ahal bezainbat dantzariek berriz hartzeko aukera izanen behar du. Sorkuntzak, «euskal dantza ikusgarriak aberastu beharko ditu», adierazi zuen Istequek. Horregatik, «Euskal Herriaren historia edota gai indartsu bat erreferentziatzat beharrezkoa dute», gehitu zuen elkarteburuak.



Dantzari behar den lekua eman



Lehiaketa berria aurkezteaz gain, EDBk urte berri honetarako zein heldu direnentzat berrikuntza frango azaldu zituen atzo. Ororen buru, EDB dantzari maila garatuago eta profesionalago bati begira dabil.



Besteak beste, agiri berri bat sortzeko lanean dabil. «Musika herrikoiarentzat brebeta bat baldin bada, dantzarentzat ez oraino. Alta, beharrezkoa da dantza irakaskuntza garbi baten zehazteko» esplikatu zuen Istequek. Horretarako Ministerioarekin negoziatzen hastekotan dira.



Motibazioa berriz sortzeko eta trebakuntza hobetzeko bi lanpostu sortu ditu EDBk. Ikastaroak zuzendu, eskoletara joan eta beste hainbat lan abiatuko dituzte. Gazte enpleguetarik bat Baztango Amadeo Arretxea Txoperenak betetzen du.



Horrez gain, dantzaren artxibategi baten eraikitzen hasteko gogoa du EDBk. Iparraldean zein Hegoaldean oroitzapen gune bat sortzea du helburu.

Dokumentuaren akzioak