Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza Lagunak elkarteak 50. urteurrena ospatuko ekainaren 25ean

Dokumentuaren akzioak

Dantza Lagunak elkarteak 50. urteurrena ospatuko ekainaren 25ean

Euskal dantzak, musika, karaokea, bazkaria eta afaria antolatu dituzte horretarako, besteak beste

Egilea
I. Agote
Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2016/06/19
Lotura
El Correo

Dantza Lagunak elkarteak festa egun bete-betea antolatu du ekainaren 25ean. Euskal dantzen ikuskizuna, musika, karaokea, bazkaria, afaria, argazki-erakusketa eta beste hainbat jarduera egingo dituzte. Dantza Lagunak elkartea osatzen duten pertsona guztiek, hasiberriek zein elkartea sortu zuten pertsonek hartuko dute parte.

Azken hilabeteetan, igandero, kuadrilla osatzen duten hainbat kide euskal dantzak entseatzeko elkartzen dira, ekainaren 25an, 12:00etan, Juan Urrutia plazan egingo duten dantza-emanaldia prestatzeko. Emanaldi horrek irekiko du jardueraz beteriko eguna: kalejirak, musika, karaokea, tailerrak... 14:30ean bazkaria egingo dute kuadrillako kideek Matías de Landaburun. Festak gauera arte iraun dezan, bazkariko txartelarekin afaria ere dastatu ahal izango da, 21:30ean.

Ondoren, argazki-erakusketa eta DJa izango dira. Txartelak Dantza Lagunak elkartearen dendan (Armurulanda plazako galerietako 1. zenbakiko lokalean) eros daitezke, ostegun eta ostiraletan, 17:30etik 19:30era. Helduen txartelak 20 € balio du, eta umeenak (14 urtera arte), berriz, 10 €. Dendan, 50. urteurrena ospatzeko beste hainbat gauza ere eros daitezke: armarri brodatua duten alkandorak eta kamisetak, urteurrenaren oroitzapenezko zapia, kuadrillaren armarria eta baita 8 Gko pen-drive bat ere, azken 50 urteetako argazkirik onenekin, baita beste sorpresa batzuekin ere. Bestalde, argazki-erakusketa bat ere antolatu dute. Erakusketa La Casonan izango da ikusgai uztailaren 4tik 11ra, eta Bañuetako kiroldegian, berriz, uztailaren 11tik 18ra. Kuadrillak dei egiten die inoiz Dantza Lagunak elkarteko kide izan diren guztiei aurtengo festan parte har dezaten eta 50. urteurrena elkarrekin ospa dezaten.

Dokumentuaren akzioak