Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza kontserbatorioa hezkuntzako sare publikoan sartuko da hurrengo ikasturtean

Dokumentuaren akzioak

Dantza kontserbatorioa hezkuntzako sare publikoan sartuko da hurrengo ikasturtean

Datozen hilabeteetan sinatuko da Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena eskualdaketarako.

Jose Uruñuela Gasteizko udal dantza kontserbatorioa hezkuntzako sare publikoan sartuko da 2019-2020 ikasturtean. Gainera, prestakuntza zabalagoa emango da, gaur ematen den dantza klasikoari dantza garaikidea gehituko baitzaio.
Komunikabidea
Alea
Mota
Albistea
Data
2018/10/22
Lotura
Alea

Aldaketa egiteko prozesu luze eta konplexua aurrera doa, eta datozen hilabeteetan sinatuko da Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena eskualdaketarako. Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, zenbait alderdi adostu behar dute oraindik bi erakundeek: irakasleen eta irakasle ez diren langileen egoera, ikasketa planaren edukia eta eraikina, etabar

Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan Gasteizko kontserbatorioan baino ez dira dantza ikasketak eskaintzen oinarrizko mailan –lau ikasturte– eta maila profesionalean –beste sei–. Goi mailako zikloak, berriz, Dantzerti arte dramatikoko eta dantzako eskolan eskaintzen dira, Bilbon. Jose Uruñuela kontserbatorioa euskal sarean sartuta, ikasleei hezkuntza ibilbide osoa EAEn egitea bermatzen zaie, dantzako oinarrizko ikasketetatik goi mailaraino.

Dantza kontserbatorioa hezkuntzako sare publikoan sartuko da hurrengo ikasturtean

Jose Uruñuela dantza kontserbatorioa. JOSE URUÑUELA

Dokumentuaren akzioak