Mugimendua gustuko duten guztientzat kultur eskaintza berritzailea eskainiko dute Antxon. Entre Orillas kolektiboak dantza komunitarioaren tailerra antolatu du. Asteazkenero izango da, Azokako lehen solairuan, 17:30etik 19:30era. Ikastaroa doan da eta 7 eta 100 urte bitarteko pertsona guztiek har dezakete parte. Ez da beharrezkoa dantzan jakitea. Interesdunek Azokara jo besterik ez dute.
Egilea
Olatz Mitxelena
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/02/05
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Proiektu soziokulturala bat da Entre orillas, dantza eta gorputz-espresioa elkarrizketarako eta garapen soziokulturalerako tresna gisa erabiltzen dituena. Parte-hartze kolektiboari esker, elkarri laguntzeko sareak sortu, eta horiek hedatzeko aukera lagundu nahi dute.
Proiektuak Pasaiako Udalaren Migrazio eta Aniztasun departamentuen babesa du.
Dantza komunitarioaren tailerra doan da, eta ez da beharrezkoa esperientzia izatea.