Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza kohesio sozialerako tresna gisa Dantza Hirian jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Dantza kohesio sozialerako tresna gisa Dantza Hirian jaialdian

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Biarritz, Errenteria, Irun, Hendaia, Donostia eta Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2025/09/09
Lotura
Nontzeberri

Dagoeneko hasia da Dantza Hirian jaialdia, eta bere 20. edizioan 6 udalerri bisitatuko ditu: Biarritz, Errenteria, Irun, Hendaia, Donostia eta Hondarribia. Jaialdiak dantza erabiltzen du kohesio sozialerako eta herritarrengana hurbildu nahi du arte hau. Honako leku enblematikoak baliatuko ditu pieza ezberdinak aurkezteko: Konstituzio plaza eta Nautikoa Donostian, San Juan plaza Irunen, Herriko plaza eta Alameda  Errenterian, San Pedro kalea eta Santza Maria Madalena plaza Hondarribian, Place de la République Hendaian, eta Place Bellevue eta Place Clemenceau Biarritzen.

Jaialdia pieza laburren programazioa aurkezten ari da, dantza garaikidea antzokietatik atera eta herrietako plazak eta kaleak dantzan jartzeko nahiarekin. Horretarako nazioko eta nazioarteko artisten azken joeren aldeko apustu egin du beste behin.

Jaialdiak 13 parte-hartzaile bermatu ditu aurten, horietatik 6 euskal konpainiak izango dira Galiziako, Valentziako, Kanarietako, eta Nafarroako proposamenen artean. Italiako, Belgikako eta Txileko konpainiek ere hartuko dute parte.

Ibili programaren laguntzarekin babesten diren euskal konpainiak ikusgai egiten jarraitzen du jaialdiak, eta bertan parte hartuko dute Natxo Monterok, Lasalak, Larrua Proiektuak, Fabian Thomék, Qabalumek eta Olaia Valle eta Gilles Nöelek.

Informazio gehigarria eskuratzeko hemen.

Dokumentuaren akzioak