Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza klasikoa ikastaroa eskainiko dute abenduaren 26tik 30era Beran

Dokumentuaren akzioak

Dantza klasikoa ikastaroa eskainiko dute abenduaren 26tik 30era Beran

Amaia Leiza Apeztegiak eskainiko duen tailerrean izen emateko epea abenduaren 17an bukatuko da

Dantza klasikoa ikastaroa antolatu dute abenduaren 26tik 30era (biak barne) Berako Kultur Etxean. Labiaga ikastolak antolatu du ikastaroa, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzaz eta Amaia Leiza Apeztegia izanen da irakaslea.
Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Bortziriak
Mota
Albistea
Data
2015/12/11
Lotura
Erran

Ikastaroa abenduaren 26tik 30era eskainiko da, bortz saio guztira. Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailakoek goizeko 10etatik 11etara izanen dute saioa eta Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailakoek 11:00etatik 12:00etara.

Izena emateko epea abenduaren 17an bukatuko da eta matrikula 15 euro ordaindu beharko da, 948 012012 telefonora deituta.

Ikastaroan koordinazioa eta malgutasuna lantzen dituzten ariketak eginen dituzte, dantza klasikoko funtsezko ariketak eginez.

Amaia Leiza Apeztegia dantzariak eskainiko du ikastaroa. |

Dokumentuaren akzioak