Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, John Cagen musikaz

Dokumentuaren akzioak

Dantza, John Cagen musikaz

Sevillako (Espainia) Centro de las Artes Escenicas 'Yo cocino y el friega los platos' lana egiten ari da Bilbon

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/11/16

John Cage Bigarren Mundu Gerraren ondorengo sortzaile eraginkorrenetako bat. Haren itzala onartzen zuen Jorge Oteitzak berak ere. Musika eta zarataren arteko mugak hautsi nahi izan zituen eta isiltasuna esploratu.

Sevillako dantzariek diotenez, ez dute musikariaren printzipio estetikoa jarraitu, eta ez dute Cagek egin zukeena berriz sortu nahi izan. Haatik, musikan oinarritu dira dantzariek eurek sortzeko koreografia. Cagek giroko soinuak bere lanean txertatu nahi izaten zuen, eta dantzariek ere soinuak sortuko dituzte.

Jordi Cortesek zuzendu du lana, eta Isabel Vazquezek eta Juan Luis Matillak dantzatuko dute, Alejandro Rojas-Marcos pianistaren zuzeneko musikarekin.

Datorren astean, azaroaren 22an, Donostiako Gasteszena aretoan aurkeztuko dute lana.

'YO COCINO Y EL FRIEGA LOS PLATOS'

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. La Fundicion aretoan, Bilbon.

Dokumentuaren akzioak