Dantza-jauziak ondoren Kantu Jira, bihar

Dantza-jauziak egingo dituzte bihar eguerdian Oiartzungo Helduen Tailerretako euskal dantza taldeko partaideek.
Hedabidea
Diario Vasco
Lekua
Pasaia - Errenteria
Mota
Albistea
Data
2014/01/24
Esteka
Diario Vasco

12:00etan jarri dute hitzordua Doneztebe plazan. Eta dantza saioa amaitutakoan, Kantu Jira egingo da. Gogoratu Oarsoaldeko herri guztietan hilabetean behin antolatzen dutela kantu jira. Oiartzunen hutsune hau nabaritu du talde batek eta hori dela eta hilabeteko maiztasunarekin antolatzeko asmoa erakutsi dute. «Abestea gustuko duenak igande honetatik aurrera hilero aukera ederra dauka», gonbidapena luzatu dute.