Dantza-jauziak eta Kantu Jira, igande eguerdian

Ordubetez dantzari bikainak Doneztebe plazan

Giro bikaina zegoen igande eguerdian Doneztebe Plazan. Dantza-jauziak egiteko bikote mordoxka elkartu ziren, hileroko ohiturari jarraituz. Ordubetez ederki alaitu zuten plazako giroa. Baina dantza saioa amaitutakoan, kantuan aritzeko aukera zabaldu zuten igandean.
Egilea
Goizarin
Hedabidea
Diario Vasco
Lekua
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2014/01/27
Esteka
Diario Vasco

Izan ere, herriko Lartaun abesbatzako hainbat kidek antolatuta, lehen Kantu Jira egin zen. Plazan bertan bizpahiru abesti kantatu ondoren, Amaxkar tabernaren inguruan, Miren tabernaren aldamenean eta Kastroko iturriaren bazterrean jarraitu zuten kantu-kantari. Hilero egiteko konpromisoa hartu dute, laugarren igandean.

Ea hurrengoan lagun gehiago elkartzen diren.

Dantza-jauziak eta Kantu Jira, igande eguerdian

Gero eta lagun gehiago elkartzen da dantza-jauziak saioan. :: GOIZARIN

Dantza-jauziak eta Kantu Jira, igande eguerdian

Adin guztietako lagunak dantzan, giro bikainean. :: GOIZARIN

Dantza-jauziak eta Kantu Jira, igande eguerdian

Lehen Kantu Jira egin zen igandean. :: GOIZARIN