Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza jauziak eta herrikoiak dantzatzeko aukera izango da bihar

Dokumentuaren akzioak

Dantza jauziak eta herrikoiak dantzatzeko aukera izango da bihar

Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasle helduak Sahatsa dantza taldearen laguntzarekin arituko dira elizatarian

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2016/01/30
Lotura
Diario Vasco

Dantza jauziak eta beste hainbat dantza herrikoi dantza- tzeko aukera izango da bihar elizatarian, eguerdiko 12:00etan.

Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasle helduak Sahatsa dantza taldearen laguntzarekin antolatutako dantza saioa egongo da.

«Ekitaldia zeharo irekia da», adierazi dute antolatzaileek, jendeak dantzan ikasteko, egiteko eta goza-tzeko antolatu dira, eta bide batez, kalean dantzatzeko ohitura berreskuratu ahal izateko.

Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte bertan parte hartzera. Horretarako ez dago aurretik dantza jakin beharrik, nahikoa da zaletasun pixka bat eta gorputza mugitzeko gogoa izatea.

Kalean dantzatzeko ohitura berreskuratu nahi dute antolatzaileek.
Kalean dantzatzeko ohitura berreskuratu nahi dute antolatzaileek.

Dokumentuaren akzioak