Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza jantziak prest dira Errenteriako Erromeria egunerako

Dokumentuaren akzioak

Dantza jantziak prest dira Errenteriako Erromeria egunerako

Egilea
M. Larrinaga
Komunikabidea
Gara
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2011/07/12
Lotura
Gara

Errenteriak goiz hasten ditu bere jaiak. Izan ere, Madalenak iritsi aurretik eta Ereintza dantza taldearen ekimen bati esker, jai horien aurreko asteburuan euskal dantza eta kulturak herriko kaleak busti egiten ditu Erremoneria eguna dela-eta. Trikitalariak, txarangak, txistulariak, zanpantzarrak... denetarik entzun eta gozatu ahal izango da hamahirugarren urtez larunbatean goizeko 10.00etatik, iluntzeko 19.00ak arte. «Dantzak funtzio soziala ere badu eta jai honek hori bilatzen du», azaldu zuen Jon Maia dantzariak eta Ereintza taldeko kideak.

Herri dantzei eta erromeria giroari bultzada bat emateko sortu zuen dantza taldeak egun hau, nahiz eta, hasiera batean, egun baterako antolatu izan zen. Hala, herritarrek eskatuta, urteetan aurrera jo dute ekimenarekin eta bostgarren urtez, Ereintzako neskek neskatxen soka dantza eskainiko dute 13.15etan Zumardian.

Dantza hau egiteko hamaika modu daude; horien artean ezagunenak gizonen dantza, neskatxen soka dantza eta etxeko andreen soka dantza dira. Hala ere, gaur egun ohikoena gizonen dantza ikustea da, baina Ereintzako kideek ez zuten dantza hau gizonezkoekin bakarrik lotu nahi. Hori dela-eta, orain bost urte, neskatxen dantza berreskuratu zuten eta hori da, arratsaldeko erromeria nagusiaz gain, jai egunak duen unerik garrantzitsuenetakoa. Gainera, historian zehar, «dantza sozial esanguratsuenetako bat hau izan da», esan zuen Maiak.

Berrikuntza gisa, bazkari herrikoia polikiroldegitik Koldo Mitxelena plazara eramango dute aurten. «Giroa askoz ere herrikoiagoa izango dela uste dugu herri barruan ospatuko baita», azaldu zuen Pello Unceagak, Ereintzako kideak.

Festa hasteko diana

Erromeria eguna goizeko 10.00etan hasiko da dianaren ospakizunarekin herriko kaleetan zehar. Ondoren, poliki-poliki eta bide ezberdinetatik, partaide guztiak Esmalterian (Koldo Mitxelena plaza) elkartuko dira hamaiketakoa ospatzeko musika eta dantza artean.

Atseden hartu ostean, trikitilari, dantzari, zanpantzar eta herritar guztiak kalez-kale ibiliko dira 12.00etan Zumardiara iritsi arte. Bertan, 13.15ak aldera, Ereintzako dantzariek neskatxen soka dantza eskeiniko dute herri bazkaria ospatu bitartean Esmalterian berriz ere.

18.00etan erromeria nagusia ospatuko da Zumardian, Leku Zarran eta Xabier Olaskoaga plazetan eta ordu bete beranduago Aiko talde

p053_f01_148x88.jpg

xorimaloak eta Izer eta Alabier izango dira. Bertaratutakoek dantza egieko, musika nahitaezkoa da eta horretarako Alkarkide eta Ezpeletako txarangak aritu dira kaleak girotuz. Horietaz gain, Hernaniko dultzaineroak, Oarsoaldeako txistulariak eta Zubietako zanpantzarrak izango dira aurten ere Errenteriako Erromeria eguneko musikariak.

 

Dokumentuaren akzioak