Dokumentuaren akzioak
Dantza jaialdia Ezpeletan
Ezpeleta (Lapurdi) prest dago bere kaleak munduko dantzez alaitzeko
bihar hasi eta uztailaren 20ra arte. Gauargi festibala hamalaugarren
aldiz egingo dute aurten, eta hainbat herrialdetako haurrek hartuko
dute parte.
Munduko dantza tradizionalez gain, dantza garaikideari ere
tartea egingo diote aurten, Peio Serbielleren eskutik. Zuberoako
kantariak, Grenobleko (Frantzia) Les Mutins antzerki konpainiarekin
elkarlanean, Sokamets ikuskizuna aurkeztuko du ostiral eta
larunbatean.
Euskal Herriko hainbat gaztetxoren dantza talde ariko dira taula
gainean: Larraineko Errege Txopitak (Zuberoa), Hazparneko Elkar Oinka
(Lapurdi) eta Ezpeletako Ezpela. Talde horiez gain, Errumaniako,
Mazedoniako, Ukrainako eta Frantziako taldeek ere beraien dantza
tradizionalak aurkeztuko dituzte.
Mugerrera, Kanbora, Hazparnera eta Milafrangara zabalduko dute
jaialdia azken egunean, aurtengoari amaiera Ezpeleta inguruko herrietan
emateko.
Dokumentuaren akzioak