Dantza izan da protagonista San Gregorion

Otsoak dantza taldeak ikuskizuna eskaini du auzoko frontoian. Haurrek zein helduek parte hartu dute emanaldian, eta ikusle ugari bildu da giro ederraz gozatzeko.
Egilea
Lide Egizala Urteaga
Hedabidea
Goierriko hitza
Lekua
Ataun
Mota
Albistea
Data
Lotura
Goierriko hitza

 

Ataungo San Gregorio auzoan jai giroa nagusi izan da gaur ere. Goizeko ekintzen ostean, arratsaldean Otsoak dantza taldeak ikuskizuna eskaini du frontoian. Haurrek zein helduek parte hartu dute emanaldian, eta ikusle ugari bildu da giro ederraz gozatzeko. Dantzaren ondoren, gazta dastaketa egin da, festari amaiera gozoa emanez.

Gaurko festak irailaren 3an izango du jarraipena, San Gregorio egunarekin. Azkeneko egunean meza santua, toka txapelketak, herri bazkaria eta mus txapelketa egingo dituzte.