Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza izan da protagonista Doneztebeko bestetako egun handian

Dokumentuaren akzioak

Dantza izan da protagonista Doneztebeko bestetako egun handian

San Pedro eguna, bestetako egun handia ospatu zuten atzo Donezteben. Ohi bezala, meza ondotik, bandera dantzatu zuen Eduardo Almandozek eta segidan Trapatan dantzatu zuten. Argazkiak: Alicia del Castillo
Komunikabidea
Tiipi-Ttapa
Mota
Albistea
Data
2023/06/30
Lotura
Tiipi-Ttapa

Trapatan dantzan aritu ziren Lorena Almandoz, Andrea Mindegia, Uxue Ibarrola, Amaia Jorajuria, Maddi Juanena, Marina Zabala, Lorena Juanena, Itxaso Estanga, Tomas Ostolaza, Joseba Legarra, Xanti Uterga, Iñaki Telletxea, Alejandro Maylin, Aritz Zulaika, Joxe Irigoien eta Juan Ramon Ostiz.

Trapatan dantzaren ondotik erraldoi berrituen txanda izan zen, Manzanpera dantza berria dantzatu baitzuten. Dantzariek eta erraldoiek udaletxe atarian eskainitako hamaiketakoa izan zuten gero.

Joseba Legarrari omenaldi ttiki bat ere egin zion udalak, batez ere megafoniarekin eta musikarekin egiten duen lana eskertuz. Zapi gorria paratu zioten Arantxa Arregi alkateak eta Juan Telletxea zinegotziak.

Arratsaldean aizkora saioa eta Errekako dantzarien saioa izan ziren Bear Zanan.

 

Haurren Eguna gaur

Ekainaren 30a ortziralea, haurren eguna ospatzen ari dira Donezteben. Goizeko diana eta auroren ondotik, 11:00etan udal ttikiari ongi etorria eta txupinazoa botako dute. 11:30ean kalejira erraldoiekin eta dantzari ttikien ikuskizuna Bear Zanan, ondotik luntxa dantzarientzat. 14:00etan udal ttiki aukeratzen parte hartu duten haurren bazkaria eta Gazte Burrunbaren bazkaria mozorrotuak (gaia: far west). Ondotik gazte jokoak. 16:00etatik 19:30era puzgarriak Bear Zanan, udal ttikiak emanen dio hasiera. Ondotik udal ttikiari diploma banaketa eta botere itzulera. 17:30ean aurorak eta kuadrillak kalejira eginen dute herrian barna Elutxa txarangarekin. 20:00etan Kantukolore Santa Luzia plazan. 22:15ean zezensuzkoa Bear Zanan. 00:30ean Alaiki Santa Luzia plazan.

 

Asteburuan ere hainbat ekitaldi

Uztailak 1, larunbata
09:00etan diana txarangarekin. 11:00etan Doneztebeko erraldoien konpartsa eta buruhaundiak, Elizondoko erraldoien parte hartzearekin. 12:30ean bertso saioa Santa Luzia plazan: Miren Amuriza, Eneko Lazkoz eta Uxue Alberdi. 16:00etan mus txapelketa Santa Luzia plazan Gazte Burrunbaren eskutik. 18:00etan Hodei magoa eskolako aterpean. 20:00etan Chuchin Ibañez Santa Luzia plazan. 22:15ean zezensuzkoa Bear Zanan. 00:30ean Fan&Go Santa Luzia plazan.

Uztailak 2, igandea
09:00etan diana gaiteroekin eta gosaria Intzakardin. 11:00etan Doneztebeko erraldoien konpartsa. Goizean lagunartean bazkaria prestatu musikaz alaiturik (ardoa, sagardoa, ura, ogia eta kafea udalaren kontu). Argitsu elkartearen artisau feria herrian. 14:00etan herri bazkaria Intzakardin eta kaldereteak. Ondotik erreka igoera. 19:00etan Muxiko Erromeria Santa Luzia plazan, Jeiki Hadi taldearen eskutik. Ondotik The Malcolm Young Band (AC/DCren tributu taldea) Santa Luzia plazan. 22:15ean zezensuzkoa Bear Zanan. Ondotik azken kalejira txarangarekin eta Gaixoa Ni.

Dokumentuaren akzioak