Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza, ikusteko eta egiteko

Dokumentuaren akzioak

Dantza, ikusteko eta egiteko

Euskal Herriko herrialde guztietako dantzariek bat egingo dute Hernaniko Dantzari Festan

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/04/18

Egun handia igandean izango da, Gipuzkoa, Bizkai, Araba, Nafarroa, Zuberoa, Nafarroa Behere eta Lapurdiko dantza taldeak bilduko dira herrian, guztira 12 talde izango dira. Lehenik agintari dantza egingo dute guztiek plazan, eta ondoren, herrian barrena kalejiran abiatuko dira. Dantzan aritu eta gero, bazkaria izango dute.

Aurreko egunean, larunbatean, txikien txanda izango da. Gaztetxoek dantza egingo dute kalez kale. Gauean, berriz, Kresala dantza taldeak Sehaska emanaldia eskainiko du.

Lehen asteburuaren ondoren, aste barruan euskal janzkien erakusketa ikusteko parada izango da Biteri kultur etxean. 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik.

Gainera, apirilaren 25ean, asteazkenean, Ramon Garciak baserritarren janzkerei buruzko hitzaldia eskainiko du. Hurrengo egunean, Lamien basoa emanaldia izango da, Gero Axular taldearen eskutik.

Bigarren asteburuan, hilaren 27an, Patxi Perez eta haren taldearekin dantzan aritu ahal izango dira nahi duten guztiak.

Dantzari festako azken egunean, Hernaniko Ttarla dantza taldeko txikiekin batera, beste sei dantza taldetako gaztetxoak izango dira. Arratsaldeko bostetan irtengo dira. Bukatzeko, Alkarkide taldeak emanaldia eskainiko du, arratsaldean.

Non zer

Apirilak 21. 12:00: Kalejira. 18:00: Dantzari txikien emanaldia. 20:00: Kresala dantza taldearen Sehaska emanaldia.

Apirilak 22. 11:00: Agintari dantza eta kalejira. 13:00: Preso eta errefuxiatuez gogoratzeko ekitaldia. 14:30: Bazkaria.

Apirilak 23-27. Euskal janzkien erakusketa Biteri kultur etxean.

Apirilak 25. 19:00 Hitzaldia Biterin: Baserritarren janzkerak. Ramon Garcia.

Apirilak 26. 20:00: Lamien basoa emanaldia Biterin, Gero Axular taldearekin.

Apirilak 27. 19:00: Erromeria Plaza Berrin, Patxi Perez eta bere taldearekin.

Apirilak 28. 17:00: Dantzari txikien emanaldia. 19:00: Alkarkide taldea.

Dokumentuaren akzioak