Dokumentuaren akzioak
Dantza ikusteko aukera egongo da gaur Saroben Aste Santuan antolatutako tailerrekin
Ate irekiak egongo dira gaur eguerdiko 12:00etan, lortutako trebetasuna erakusteko asmoz
Urnietako Udalak, Aukeran dantza konpainiarekin daukan hitzarmenaren baitan, aste santuko oporraldian dantza tailer trinkoak antolatu ditu.
Parte hartze handia eta adin tarte zabalarekin burutzen ari dira tailer horiek. Guztira 8-14 urte bitarteko 85 gaztetxo aritu eta ari dira dantza modalitate berezietan trebatzen.
Aurreko astean, hiru talde desberdin osatu ziren eta dantza garaikidearen lehen urratsak jorratzen aritu ziren Ane Anzarekin.
Aste honetan eta lau egunez, hip-hop tailerrarekin ari dira, 12-14 urte bitarteko gazteak Sergio Nguemarekin.
Gaur, martxoak 31n hain zuzen, 'ate irekiak' saioa egingo dute partaideek eguerdiko 12:00etan Sarobeko antzokian eta orain arte landutakoa erakutsiko dute jendaurrean.
Dokumentuaren akzioak