Dantza-ikuskizunen sormenaz, ikerketaz eta zabalkundeaz

Gaur egungo dantza-ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko helburuz, Dantza Hirian Jaialdiak Aterpean programaren deialdia egin du berriz. Dantzaren eremuan lan egiten duten artistei zuzendua dago programa hau, eta publikoa diziplina horretara hurbiltzeko xedez ere egiten da.
Hedabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2017/03/20
Esteka
Nontzeberri

Modu berriak sustatzeko artistek darabilten ikuspegia balioetsiko da, eta hortik bi proiektu aukeratuko dira. Horiexek garatzeko egoitza-lekuak Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentro Nazionala, Dantzagunea (egoitza berria zabaldu du Errenterian) eta Hendaiako Mendi Zolan Kultura Espazioa izango dira. 
Programaren iraupena bi astekoa izango da artista bakoitzarentzat eta sorkuntza-lan berriak Dantza Hirian jaialdiaren aurtengo edizioan estreinatuko dira.

Informazio guztia, hemen duzue.

Dantza-ikuskizunen sormenaz, ikerketaz eta zabalkundeaz