Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza ikuskizunak Iturritik Jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Dantza ikuskizunak Iturritik Jaialdian

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2023/10/18
Lotura
Nontzeberri

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Iturritik Jaialdia garatuko da urriaren 19tik 22ra arte. Jaialdiak lau dantza-ikuskizun bilduko ditu oholtza gainean, eta beste bat kalean izango da.

“Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista. Iturria, jatorria, sustraia… inspirazio iturri da sortzaile ugarirentzat, eta jaialdi honek joera horren lekuko izan nahi du.”

Jaialdiaren bigarren edizio honetan Euskal Herriko eta Andaluziako proposamenak ikusteko aukera izango da, eta ikuskizunez gain, pentsamendu zein formazioari bide emango dioten artistekin elkarrizketak eta topaketak ere antolatu dira.

Diogun moduan bihar izango da lehen hitzordua: Oskara, Kukai Dantzaren eskutik. 2017an ikuskizun onenaren MAX sari irabazi zuen ikuskizuna da. Piezak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin. Batetik Euskal Herriko kultura tradizionala, sormenerako abiapuntua izatez; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana. Instalazio moduko lan bat da, euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen dena, bere jatorritik aro garaikidera artekoa. Izan ere, indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko eta emozionala marrazten du,  modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen duena. Ikuskizunaren harira  Jon Maya zuzendariak adierazitakoaren arabera, “kodigo dramatikoa eta abstrakzio sakona duen lana da,  ia bortxazkoa, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doana.  Soilik esanahi sentsoriala  konposizioen ordenak eman ahalko dio”.

Datozen egunetan honako lanak plazaratuko dira: La noche de San Juan (Compañía Antonio Ruz), Hitaz orhoit (Kresala Dantza Taldea), Giza (Kukai Dantza) eta Trilla (La Phármaco).

Dokumentuaren akzioak