Dokumentuaren akzioak
Dantza ikuskizunak egingo dituzte hilabetez Donostian
Hasteko, larunbat honetan, hainbat dantza akademietako ikasleek jazz, hip hop edota funky ikuskizunak eskainiko dituzte Kursaalaren atzealdean.
Igandean, berriz, dantza klasikoko barra bihurtuko dute Kontxako baranda. 1.180 dantzari ariko dira bi txandatan. Lehenengotxandan 700 haur ariko dira, eta bigarrengoan, berriz, gazte eta helduak.
Bestalde, apirilaren 25ean Dantza Sariak banatuko dituzte seigarren urtez jarraian Antzoki Zaharrean. Dantzari eskainitakoa lanagatik, ibilbide artistikoagatik, eta artista berri onena izateagatik sarituko dituzte dantzariak.
Apirilaren 27an, dantzaren nazioarteko egunaren XII. gala izango. Viktoria Eugenia antzokian 27 dantzarik bederatzi koreografia eskainiko dituzte. Estilo ugaritako dantzak interpretatuko dituzte, klasikoa, garaikidea eta dantza tradizionalak.
Roseland taldearen Mil y una noches (Mila eta bat gau) dantza ikuskizuna izango da aipagarriena dantzaren nazioarteko egunean, hilaren 29an.
Dokumentuaren akzioak