Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza ikuskizuna, bihar, 37ko haur erbesteratuez

Dokumentuaren akzioak

Dantza ikuskizuna, bihar, 37ko haur erbesteratuez

Komunikabidea
Gara
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2002/11/15

Gidoia Mireia Gabilondok egin du, musika Juan Mari Beltranena da, eta koreografiaren ardura Jon Maiak eraman du. «1937ko maiatzean hasita, milaka euskal haur atera ziren Europako herrialdeetara. Ikuskizunean dantza egiten dugun zazpi dantzariok haur horien paperean sartzen gara hiru urtean egin zuten ibilidearen berri emateko», esan zuen Jon Maia dantzariak.



Ikuskizunak zikloramaz baliatuko da agertokian garai hartako filmak eta irudiak proiektatzeko. Dantza izango da ikuskizunaren osagarri nagusia, baina musikak eta ahotsak ere bere lekua izango dute. «Dantza garaikidean askotan egiten den moduan, gure koreografiek argumentua dute eta tristura, maitasun historia, festa giroa eta haurrek kanpalekuan duten bizimodua adierazten dute», esan zuen Maiak.

Dokumentuaren akzioak