Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza ikuskizun ederrak asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Dantza ikuskizun ederrak asteburuan

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2011/10/14
Lotura
Nontzeberri
Gaur bertan, Mikel Urdangarinen musikak eta Traspasos-eko dantzarien mugimenduak bat egingo dute Nora lanean, Arrigorriagako Lonbo Aretoan, 20:00etan. Proiektu berri horretan bi adierazpide batzen dira, bi lengoaia unibertsal. Horiei esker, publikoak makina bat sentsazio izango ditu.

Eta gaur ere, La Presentación II musikala Gasteizko Artium aretoan Colombina’s taldearen eskutik. Ikusizko narrazio metatzaileari eusten dio, eta eredu ugari ditu abiapuntu: Miguel Angeletik, eskulturan, Lucrecia Martelera, zineman; Bill Callahametik, musika-alorrean, Torreiro eta Cerdánera, dokumentalen idazketan zineman. Larraitz Torresek eta Sandra Cuestak 2007tik Colombina’s osatzen dute. Las Presentaciones proiektuan lan egin dute. Hori musika performancearekin tartekatzen duen proiektu artistikoa da, eta hacia la luz y los vegetales izenburudun bideoarekin amaitzen da. Egun, Colombiná’sek, bere kontzertuetan, performancea erabiltzen jarraitzen du.

Eta bihar, Sin título, en colores lana egingo du Ion Munduate, Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean. Obra hau koreografo batek, piano-jole batek eta aizkolari batek osatutako hirukotearen topaketa da.

Nabarmentzekoa ere bada, Dantzan Bilaka zirkuituaren edizio berria. Donostiako Gazteszena aretoan abiatuko da urriaren 15ean, Gasteizko Artiumen urriaren 21ean izango da-eta, Bilbora helduko da BAD programazioaren barruan. Biharkoan Iker Arrue, Nagore Somoza eta David Guerra izango dira lan ezberdinak aurkezten, Verfallen, Sasi eta hodeien artean eta Tr3s x Tr3s, hurrenez hurren.

Beste aldetik, Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Aunitz-Urtez izeneko lana aurkeztuko du Argia Euskal Dantzari Taldeak igandean. Juan Antonio Urbeltz zuzendariak hauxe esan du emanaldiari buruz: “Txapela eskuan dutela agurtzen duten bitartean oihukatzen dute Aunitz-Urtez esaera ederra Baztan bailara nafarreko dantzari gazteek eta aldi berean biribilean jartzen dira beren dantzak egiten hasteko".   

Dokumentuaren akzioak